Megalitoaren fitxa
POZONTARRIKO LEPOA
Datu zientifikoak
- Izena: POZONTARRIKO LEPOA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Urnieta
- Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
- Estazio megalitikoa: Onyi-Mandoegi
- Koordenatuak WGS84(30T): 584540, 4786654
- Kokapena: Bisasabeko lepoaren erdian, Zorroztarriko gaina eta Onyi- mendiaren hegomendebaldeko hegalean. Onyi-zista 850m.IErantz dago eta Mulisko Gaina multzoa 1 km. Ekialderantz
Deskribapena:
12 m-ko diametroa eta 1,2 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri luze ireki bat da. Kontserbaturiko tumulu zatian zentraturik dagoen ganbara bat dauka, IIE-rantz irekia dagoen 6 harlauzaz osatutako esparru laukizuzen bat duena.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
L. Peñak aurkitu zuen 1950an.
Ikerketa historia:
J.M. Apellaniz eta J. Altunak induskatu zuten 1965an (APELLANIZ; ALTUNA, 1966: 167-184). Lur eta harrizko tumulua, ganbararen zentrorantz makurtuta, baina zoru naturalean tinkatu gabe, dauden harlauzaz osatzen zela antzeman zuten. Tumulua, zoru naturalean sendo tinkaturiko eta zeharkako ostikoz indarturiko, 28 lekukoz osatutako eraztun batek inguratua dago. Ikertzaileen esanetan, ganbara bere sakoneraren erdiraino zegoen beteta beraz, denboran zehar arpilaketak jasango zituen.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
APELLANIZ, J. M.; ALTUNA, J.: "Excavaciones en dólmenes de Guipúzcoa". Munibe 18, 1966, pp. 167-184.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 329-337.
PEÑA BASURTO, L.: "Materiales para el catálogo dolménico del país Vasco, nº 7. Varios nuevos monumentos en guipúzcoa y Navarra". Munibe 6, 1954, pp. 174-181.
PEÑA BASURTO, L.: "Reconstitución y catalogación de los cromlechs existentes en Guipúzcoa y sus zonas fronterizas con Navarra". Munibe 12, 1960, pp. 89-212.



