Megalitoaren fitxa

SAGASTIETAKO LEPUA I

Datu zientifikoak

  • Izena: SAGASTIETAKO LEPUA I
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Hernani
  • Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
  • Estazio megalitikoa: Igoin-Akola
  • Koordenatuak WGS84(30T): 586761, 4788835
  • Kokapena: Sagastietako lepoko (Saratsetako Lepua) ekialdeko muturrean, Akola baserritik 200 m. IIMrantz. Sagastietako Lepua II- trikuharria 60 m. EHErantz dago.

Deskribapena:

13 m-ko gehienezko diametroa eta 1,7 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen zanga bat dauka eta honen erdian, gaur egun triangelu itxura duen eta Ekialdera irekia dagoen, 5 harlauzaz osaturiko esparru bat aurkitzen da. Ganbararen gainean harlauza bat dago estalki modura.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

T. Atauri, J. Elosegi eta M. Labordek aurkitu eta induskatu zuten 1950an.

Ikerketa historia:

1950an induskatu zuten T. Atauri, J. Elosegi eta M. Labordek. Hauek hirukiantzeko ganbara identifikatu zuten, eta beraien esanetan oinplano laukizuzenekoa izango omen zen, baina lurzoruak eman eta E-an I. eta H. alboetako harriak hondoratzean, estalkiak E-rantz irrist egin, E-ko itxiera kulunkatu eta I-ko harlauza H-rantz okertzean hautsi egin omen zen M-ko burualdeko harlauzaren ukipen lerro parean (ATAURI; ELOSEGUI; LABORDE, 1951: 21). Bestalde, zentrutik distantzia berdinera zeuden hainbat harri antzeman zituzten tumuluan tinkaturik, erdian trikuharria hartuko lukeen esparru nabarmen bat eratuz (ATAURI; ELOSEGUI; LABORDE, 1951: 19 y 20).

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ATAURI, T.; ELOSEGUI, J.; LABORDE, M.: "Exploración de tres dólmenes de la estación dolménica de Igoin-Akola (Guipúzcoa)". Munibe 3, 1951, pp. 1-56.
BARANDIARAN, J. M.: "Nueva estación prehistórica en Guipúzcoa. Los dólmenes de Landarbaso". Anuario de Eusko-Folklore 8, 1928, pp. 153-156.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Ed. Ekin. Buenos Aires, 1953.
BARRIO, L. del: Hernani. Kultura interesa duten ibilbideak. Itinerarios de interés cultural. Ayuntamiento de Hernani. Hernani, 1999.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 288-301.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa