Megalitoaren fitxa
TARTALOETXETA
Datu zientifikoak
- Izena: TARTALOETXETA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Zegama
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Altzania
- Koordenatuak WGS84(30T): 558244, 4756669
- Kokapena: Saadar gailurraren IMra dagoen zabalgunean. Trikamuñoota- trikuharria km. 1 HErantz kokatzen da.
Deskribapena:
15 m-ko diametroa eta 1,2 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean 5 m-ko diametroa eta 0,7 m-ko sakonera dituen krater haundi bat dago, bere barruan luzetara E-M norabidea duen 0,70 x 0,15 x 0,40 m-ko harlauza bat dagoelarik. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1917an.
Ikerketa historia:
T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1920an. Ikertzaile hauek esparru laukizuzen bat osatzen zuten 3 harlauzadun ganbara bat identifikatu zuten, E-M norabidea zuena, eta bere barnean hiru zatitan hautsia zegoen beste harlauza bat zuena; ziur aski jatorrizko estalkia izango zena (Aranzadi; Barandiaran; Eguren, 1921: 31-32).
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: Exploración de ocho dólmenes de Altzania. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1921.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.



