Megalitoaren fitxa
TRIKUMUTTEGI
Datu zientifikoak
- Izena: TRIKUMUTTEGI
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Beizama
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Murumendi
- Koordenatuak WGS84(30T): 563962, 4774074
- Kokapena: Maramendiko iparmendebaldeko sahietsaldean, zabalgunetxo batean eta monumentua mozten duen baso-pista baten ezkerretara.
Deskribapena:
I-H norabidean 12 m-ko diametroa, E-M norabidean 10,5 m-ko diametroa eta 1 m arteko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Tumulu gainean, IEan eta HMan bi harlauza datzate, eta erdialdean krater bat dauka. HM-ko arkuari mendi bide batek erasaten dio.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako kareharri eta hareharriak dira tumuluaren kasuan; bi harlauzak kareharrizkoak dira.
Aurkikuntza:
J. Zufiaurrek aurkitu zuen 1983an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 299-330.
ZUFIAURRE, J.: "Trikumuttegi, un nuevo dolmen en la zona de Murumendi". Beasain festivo, 1984, pp. 5-6. Beasain.

