Megalitoaren fitxa
UNANABI
Datu zientifikoak
- Izena: UNANABI
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Idiazabal
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Ataun-Burunda
- Koordenatuak WGS84(30T): 563522, 4756524
- Kokapena: Unanabiko lepoaren erdian, igo-une batean. Praalata-trikuharria eta Aitxu-tumulua 500 m. EIErantz kokatzen dira.
Deskribapena:
10 m-ko diametroa eta ia 0,30 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Iparmendebaldean, Hegoalderuntz zanga moduan hedatzen den sakonune bat dauka. Egituran erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1917an.
Ikerketa historia:
T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1920an. Lubaki bat egin zuten arren ez zuten ganbararen aztarnarik aurkitu, nahiz eta neurri handi xamarreko harlauzaren bat agertu zen. J. A. Mujikak indusi zuen berriz 1991an baina 'ez dugu inolako egiturarik sumatu, ezta ganbara izan litekeenaren hondakinik ere, laukietariko batean ezaugarri bereziko materialak baziren ere.' (Mujika, 1992: 104).
Bibliografia:
AGIRRE, J.; MORAZA, A.; MUJIKA, J.A.; OLAZABAL, A.: Idiazabalgo trikuharriak. Dólmenes de Idiazabal. Idiazabal: Idiazabalgo Udala, 1999.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: Exploración de ocho dólmenes de Altzania. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1921.
BARANDIARAN, J. M.: Discurso leído en la solemne apertura del curso académico de 1917-18 en el Seminario Conciliar de Vitoria. Boletín del Obispado de Vitoria, 1917, pp. 1-39.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires: Ekin, 1953.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
IRIARTE, M. J.: "El entorno arqueobotánico de la estación megalítica de Ataun-Burunda (Gipuzkoa). II. Los dólmenes de Unanabi y Napalatza (Idiazabal) y el túmulo de Txoritegi (Zerain)". Isturitz. Cuadernos de Prehistoria y Arqueología 10, 1999, pp. 247-258.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Unanabi (Idiazabal)". Arkeoikuska 91, 1992, pp. 103-104.
MUJIKA, J. A.: "Sierra de Aralar y Aitxu (Prospección con catas)". Arkeoikuska 95, 1997, pp. 234-236.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.



