Megalitoaren fitxa
URKITZAKO LEPOA
Datu zientifikoak
- Izena: URKITZAKO LEPOA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Oñati
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Elgea-Artia
- Koordenatuak WGS84(30T): 551074, 4755255
- Kokapena: Urkilla mendilerroan, Gipuzkoa eta Arabaren arteko muga jarraitzen duen mendibidean, Naparbasoko puntatik 340 m E-ra
Deskribapena:
7,7 m-ko diametroa eta 0,15 - 0,60 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean, harri bloke txikien artean, 1,7 x 1 eta 1,7 x 0,65 m-ko neurtzen duten bi harlauza datzate. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
B. Barrero, G. Mercader, L. Millán, K. Martínez eta M. Tamayok aurkitu zuten 2001ean.
Bibliografia:
Base de datos del Departamento de Arqueología Prehistórica de la Sociedad de Ciencias Aranzadi.