Megalitoaren fitxa
URREZULKO ARMUREA
Datu zientifikoak
- Izena: URREZULKO ARMUREA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Idiazabal
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Ataun-Burunda
- Koordenatuak WGS84(30T): 564211, 4759410
- Kokapena: Dorronsoro gainean, Arantzazu-menditik, zuin geodesiko bat dagoen tokitik 300 m. Hegorantz. Ataun eta Idiazabalgo muga ondoan.
Deskribapena:
18 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1917an.
Ikerketa historia:
T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1920an, zeintzuk ez zuten ganbararen aztarnarik aurkitu, etzandako bi harlauza izan ezik (bietako bat harginen batek erdi landurik), eta ganbara izango zen lekuan 1,5 m-ko sakonera zuen zulo bat aurkitu zuten (ARANZADI; BARANDIARAN; EGUREN, 1921).
1998an, J.A. Mujikak eskuhartze bat zuzendu zuen monumentua berreskuratu eta ikertu asmoz, bere egoera negargarria baitzen. Bere esanetan, orduan zegoen kraterraren erdialdean 3 m-ko diametroa eta 2 m-ko sakonera zuen zulo bat aurkitu zuten, Paleozoruan egina eta harri blokez beterik (MUJIKA, 1999: 444). Egitura oso erasana dago 'ganbara baino ez duela kontserbatzen, partzialki gainera' (MUJIKA, 1999: 444).
Lortutako datuen arabera, zulo sakon hau, altxor baten bilaketa handi baten emaitza da, ziurrenik egituran aurretik egindako aurkikuntza batek bultzatuta (MUJIKA, 1999: 444).
Oharrak:
Trikuharria Jentilzulo izenaz ezagutzen da antzinatik.
Bibliografia:
AGIRRE, J.; MORAZA, A.; MUJIKA, J.A.; OLAZABAL, A.: Idiazabalgo trikuharriak. Dólmenes de Idiazabal. Idiazabal: Idiazabalgo Udala, 1999.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: Exploración de ocho dólmenes de Altzania. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1921.
BARANDIARAN, J. M.: Discurso leído en la solemne apertura del curso académico de 1917-18 en el Seminario Conciliar de Vitoria. Boletín del Obispado de Vitoria, 1917, pp. 1-39.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires: Ekin, 1953.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Urrezulko armurea (Idiazabal)". Arkeoikuska 98, 1999, pp. 442-445.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.



