Megalitoaren fitxa

URRITZA

Datu zientifikoak

  • Izena: URRITZA
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Amezketa
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Aralar
  • Koordenatuak WGS84(30T): 577080, 4766184
  • Kokapena: Urritza zelaiean, izen bereko txabolatik (Albitxuriko Borda izenez ere ezagutua) 150 m. IIErantz. Larrondo-tumulua 300 m.

Deskribapena:

10 m-ko diametroa eta 0,55 - 1 m arteko altueradun tumulua dituen trikuharri bat da. Ganbara Hegoalderantz deszentratua eta Iparraldera irekitzen den esparru laukizuzen bat eratzen duten hiru harlauzaz osatua dago. Hego eta Mendebaldeko harlauzak (0,60 x 0,45 x 0,25 m eta 0,40 x 0,13 x 0,15 m, hurrenez hurren) beren jatorrizko lekuan mantentzen direla dirudi, baina Ekialdekoa (2,06 x 0,25 x 0,65 m) barrurantz kulunkatua dago. Eraikuntzan erabilitako materiala bertako kareharria da.

Aurkikuntza:

F. Leizaolak aurkitu zuen 1981an.

Bibliografia:

AGIRRE, J.; ALVAREZ, D.; LAMIKIZ, X.; MORAZA, A.; MUJIKA, J.A.: Kulturbideak Aralarren. Harrien Atzetik Urratsez Urrats: Giza Iraganaren Aztarnak Aralarko Parkean. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua, 2006.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
LIZARRALDE, A.; MILLÁN, L.: La sierra de Aralar: Federación Vasca de Montaña-Euskal Herriko Mendizale Elkargoa, 1982.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 194-227.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa