Megalitoaren fitxa
ZAINGO BIZKARRA
Datu zientifikoak
- Izena: ZAINGO BIZKARRA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Errezil
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Ernio
- Koordenatuak WGS84(30T): 568972, 4782190
- Kokapena: Zagain-lepoaren erdian, Iturrioz-baserritik Hegoalderantz, San Juan-baselizaren ondoan
Deskribapena:
6 m-ko diametroa eta 0,2 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Egituraren erdian barrurantz kulunkatutako 2 harlauza paralelo aurkitzen dira: bata, IE-an kokatua, 1,90 x 0,30 x 0,05 m-koa, eta bestea, HM-an kokatua, 1,20 x 0,50 x 0,10 m-koa. Tumuluaren Iparmendebaldeko koadrantearen gainean beste harlauza bat datza. Egituran erabilitako materialak bertako kareharriak dira.
Aurkikuntza:
J. Argomaniz eta J. Sanchezek aurkitu zuen 1988an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.



