Megalitoaren fitxa
ZAINGO ORDEKA
Datu zientifikoak
- Izena: ZAINGO ORDEKA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Asteasu
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Ernio
- Koordenatuak WGS84(30T): 568976, 4781956
- Kokapena: Zaingo Ordeka-zokoguneko mendebaldeko muturrean, Ernio- mendimultzoan, Zaingo Bordetatik 150 m. Ekialderantz.
Deskribapena:
5,5 eta 6,4 m arteko diametroa eta 0,5 m-rainoko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean 2,5 x 3 zabal eta 0,10 m sakon den laukizuzen formako sakonune bat dauka, zeinaren hegoaldeko alboan 2 harlauza aurkitzen diren zutik eta lerrokaturik. E-koak 0,60 x 0,40 x 0,20 m neurtzen du eta M-koak 1 x 0,50 x 0,25 m. Sakonunearen Ipar eta Ekialdeko alboetan, IE-an eskuaira egiten duten bi hormaren arrastoak izan daitezkeenak ikus daitezke.
Aurkikuntza:
J. San Martinek aurkitu zuen 1953an.
Ikerketa historia:
2001ko abenduan, ekialdeko harlauzaren zati nabarmenaren desagerpena eta mendebaldekoaren altuera kolpatuz 0,25 m-ko altuerararte eraitsi zela antzeman zen. 2002ko martxoan, berriro ere kolpatuz, geratzen zen zatia 0,10 m-rarte eraitsi zela ikusi ahal izan zen.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
SAN MARTIN, J.: "Dolmen de Zaingo Ordeka en el macizo de Ernio". Munibe 17, 1965, pp. 108-111.
SAN MARTIN, J.: "Hallazgo de una estación megalítica en el mecizo de Ernio. Los dólmenes de Zaingo Ordeka y Otagain". Pyrenaica 1, 1966, pp. 30-36.


