Megalitoaren fitxa

ZIOSO

Datu zientifikoak

  • Izena: ZIOSO
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Hondarribia
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Jaizkibel
  • Koordenatuak WGS84(30T): 594487, 4801801
  • Kokapena: Jaizkibel mendiko iparraldeko hegalean, Erramuzko dorretik 350 m IM-erantz kokatzen da oreka batean. Hondarribitik igotzen den errepidetik 50 metrotara.

Deskribapena:

8 m-ko diametroa eta 0, 5 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean ganbara kokatzen da, eta honen Hegomendebaldeko erpina osatuko luketen bi harlauza ikus daitezke. Mendebaldekoak 0,65 m-ko luzera, 0,20 m-ko altuera eta 0,10 m-ko lodiera ditu eta Hegoaldekoak 1,40 m-ko luzera, 0,30 m-ko altuera eta 0,18 m-ko lodiera ditu. Ekialdean beste hiru harlauz txikiagoak kokatzen dira. Ganbara 90º-tara norabideratua dago.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

I. Txintxurretak aurkitu zuen 2011an.

Oharrak:

Egitura honi buruzko informazioa Luis Millan-ek (Hilharriak Taldea) eman du.

Bibliografia:

BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Donostia: Edición propia, 2014, p. 184.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.

Kokapen-mapa