Megalitoaren fitxa
ILLAUN II
Datu zientifikoak
- Izena: ILLAUN II
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Beizama
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Murumendi
- Koordenatuak WGS84(30T): 565942, 4775611
- Kokapena: Illaun mendiko hego-mendebaldeko hegalean kokatuta dago, mendi honen eta Belaku-ko gailurraren arteko lepoaren gainean hain zuzen ere. Illaungo tumulua Illaun mendiko hego-ekialdeko hegalean aurkitzen da, lepoaren beste muturrean.
Deskribapena:
9 m-ko Ipar-Hego diametroa, 13 m-ko Ekialde-Mendebalde diametroa eta 0,30 m-ko altueradun oinplano obalatuko tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean 0,15 m-ko sakonera duen sakonunea dauka eta bere barruan 0,75m-ko luzera, 0,10 m-ko altuera eta 0,15 m-ko lodiera dituen harlauz bat dauka. Harlauza 95º-tara norabideratua dago.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako kareharriak dira.
Aurkikuntza:
I.Arrutik eta N.Garciak aurkitu zuten 2002an.
Bibliografia:
BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Donostia: Edición propia, 2014, p. 192.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.