Megalitoaren fitxa

FRANTSESBASO

Datu zientifikoak

  • Izena: FRANTSESBASO
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Azkoitia-Bergara
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Elosua-Plazentzia
  • Koordenatuak WGS84(30T): 551720, 4778309
  • Kokapena: Elosua Auzoan. Trikuharria Soruaitzaren eta Elosumendiaren artean dagoen lepoan kokatzen da, pistaren ondoan, Agerreburu trikuharriaren iparraldean.

Deskribapena:

5 m-ko diametroa eta 0,10 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean harlauz bat ikus daiteke, ganbarakoa segur aski. Harria 95º-tara norabideratua dago.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

Aurkikuntza:

B. Barrerok, I. Gazteluk, G. Mercader-ek, L. Millán-ek eta M. Tamayok aurkitu zuten 2001. urtean.

Oharrak:

Estruktura honi buruzko informazioa Luis Millán-ek (Hilharriak Taldea) eman du.

Bibliografia:

BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Donostia: Edición propia, 2014, p. 120.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.

Kokapen-mapa