Megalitoaren fitxa

AITXU

Datu zientifikoak

  • Izena: AITXU
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Ataun-Idiazabal
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Ataun-Burunda
  • Koordenatuak WGS84(30T): 563991, 4756604
  • Kokapena: Praalatako lepoaren erdian, Aitxu eta Izozko gailur tartean. Praalata-tumulua 5 m. Iparralderantz kokatzen da.

Deskribapena:

8 m-ko diametroa eta 0,7 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. 6 harlauzaz osaturiko trapezio-formako ganbara bat dauka: 3 ekialdean, 2 mendebaldean eta 1 iparraldean, hegoaldera irekita dagoelarik. Ganbararen luzera 1,15 m-koa da eta zabalera 0,95 eta 0,6 m artekoa.
Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1954an.

Ikerketa historia:

1993an J.A. Mujikak induskatu zuen. Indusketan zehar, alboetako harlauza hurbilenak burualdeko harlauzaren kontra daudela ezarrita baieztatu zen, eta hauen kontra hurrengoak 'galburu baten moduan' ezarrita (Mujika, 1994: 180).
Egitura barnealde, kanpoalde eta alboetako zirien bidez sendotua dago, eta estalkia kontserbatzen ez bada ere, tumuluan zeuden bi harlauzak bete zezaketen funtzio hori (Mujika, 1994: 182).

Bibliografia:

AGIRRE, J.; MORAZA, A.; MUJIKA, J.A.; OLAZABAL, A.: Idiazabalgo trikuharriak. Dólmenes de Idiazabal. Idiazabal: Idiazabalgo Udala, 1999.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
BARANDIARAN, J. M.: "En el Pirineo Vasco. Prospecciones y Excavaciones". Munibe 14, pp. 297-338, 1962.
IRIARTE, M. J.: "El entorno arqueobotánico de la estación megalítica de Ataun-Burunda (Gipuzkoa). I. Los dólmenes de Praalata y Aitxu (Ataun-Idiazabal)". En: Isturitz. Cuadernos de Prehistoria y Arqueología 7, 1997, pp. 131-143.
IRIARTE, M. J.: "El entorno arqueobotánico de la estación megalítica de Ataun-Burunda (Gipuzkoa). II. Los dólmenes de Unanabi y Napalatza (Idiazabal) y el túmulo de Txoritegi (Zerain)". En: Isturitz. Cuadernos de Prehistoria y Arqueología 10, 1999, pp. 247-258.
MUJIKA, J. A.: "Monumento megalítico de Aitxu (Ataun-Idiazabal)". Arkeoikuska 93, 1994, pp. 178-182.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa