Megalitoaren fitxa
MARIBIDAURRE
Datu zientifikoak
- Izena: MARIBIDAURRE
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Legazpi
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Brinkola-Zegama
- Koordenatuak WGS84(30T): 554675, 4765705
- Kokapena: Aizaleku (810 m) mendiko mendebaldeko bizkarraren muturrean, Maribidaurre harkaitzen azpian.
Deskribapena:
9 m-ko diametroa eta 0,50 m-ko altuerako tumulu duen trikuharri bat da. Erdialdean M-Era norbideratua dagoen ganbara bat osatzen duten hainbat harlauz kokatzen dira.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
I.Elizegik aurkitu zuen 2010ean.
Bibliografia:
BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Edición propia. Donostia, 2014, p. 103.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.