Megalitoaren fitxa

PAGARRETA II

Datu zientifikoak

  • Izena: PAGARRETA II
  • Ondare higiezin mota: Zutarri
  • Udalerria: Partzuergo Orokorra
  • Sekuentzia kulturala: Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Aizkorri
  • Koordenatuak WGS84(30T): 552856, 4755055
  • Kokapena: Pagarretako lepoan, Petrinaitz eta Pinpil mendien artean. Megalitotik 70 m Irantz izen bereko trikuharria kokatzen da.

Deskribapena:

Lurretik zentimetro gutxi ateratzen den zutarri bat da. Gaur egun mugarri bezala erabiltzen da ondoan dagoen beste mugarriarekin batera.

Aurkikuntza:

X. Alberdiren zuzendaritzapean egindako indusketa arkeologiko batean aurkitu zen 2007an.

Ikerketa historia:

2007an egindako indusketan "ikatzak eta suharriak" aurkitu ziren "itxura zaharra daukan mugarri baten oinarrian" (ALBERDI, 2008: 405). Ikatzekin lortutako datazioa ikusita, zutarria Brontze aroko menhir bat dela (k.a. XIV-XII mendekoak) pentsatzen da (ALBERDI, 2010: 430).

Oharrak:

Fitxa hau lantzen ari da. Barkatu eragozpenak.

Bibliografia:

ALBERDI, X.: Macizo de Aizkorri (Parzonería General de
Gipuzkoa y Álava). Arkeoikuska 07, 2008, pp. 405.
ALBERDI, X.: Macizo de Aizkorri. Arkeoikuska 09, 2010, pp. 430.
BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Donostia: edición propia, 2014, p. 8.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.

Kokapen-mapa