Megalitoaren fitxa

ATXUKO ALDAI

Datu zientifikoak

  • Izena: ATXUKO ALDAI
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Partzuergo Orokorra
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Aratz-Altsasu
  • Koordenatuak WGS84(30T): 560227, 4751341
  • Kokapena: Atxuko aldai deituriko lekuan, mendiaren magaleko zelaigune batean, Atxuko aldai sarobearen austarritik (erdiko mugarria) 630 m IIE-ra, izen bereko txabolaren ondoan.

Deskribapena:

7, 5 eta 8,5 m arteko diametroa eta 0,55 m-ko gehienezko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean 1,7 x 1,25 / 0,3 x 0,3 m-ko bloke handi bat datza; tumulu gainean neurri txikiagoko beste bi bloke daude: 0,8 x 0,45 x 0,15 m eta 0,7 x 0,65 x 0,25 m-koak. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

J. Tellabidek aurkitu zuen 1994an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa