Megalitoaren fitxa
PAGOMAKOR
Datu zientifikoak
- Izena: PAGOMAKOR
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Partzuergo Orokorra
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Aizkorri
- Koordenatuak WGS84(30T): 553365, 4754843
- Kokapena: Pagomakor izeneko lekuan, Zelaibizkarretik Oltzara doan bide ondoan. Basoaren bukaeran.
Deskribapena:
6,50 m-ko diametroa eta 0,40 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Tumulua ia guztiz suntsituta dago. Ganbara osatzen duten hainbat harlauza ikus daitezke erdialdean.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
L.Ugartek aurkitu zuen 2010ean.
Oharrak:
Egitura honi buruzko informazioa Luis Millan-ek (Hilharriak Taldea) eman du.
Bibliografia:
BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Donostia: edición propia, 2014, p. 10.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.