Megalitoaren fitxa

ORMATZA I

Datu zientifikoak

  • Izena: ORMATZA I
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Amezketa
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Aralar
  • Koordenatuak WGS84(30T): 577372, 4764412
  • Kokapena: Ormatza inguruan kokatzen da, Buruntzuzingo aterpetik 300 m iparralderantz. Ormatza II trikuharritik 60 m HMrantz, dolina baten ondoan.

Deskribapena:

5,50 m-ko diametroa eta 0,30 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean hainbat harlauz kokatzen dira, hegoaldera irekita dagoen ganbara bat osatuz.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako kareharriak dira.

Aurkikuntza:

L.Millan-ek aurkitu zuen 1983an.

Oharrak:

Egituraren tipologia eta kronologia baieztatu behar dira oraindik.
Egitura honi buruzko informazioa Luis Millan-ek (Hilharriak Taldea) eman du.

Bibliografia:

BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Edición propia. Donostia, 2014, p. 58.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.

Kokapen-mapa