Megalitoaren fitxa
PUTZUZAR
Datu zientifikoak
- Izena: PUTZUZAR
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Hernani
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Igoin-Akola
- Koordenatuak WGS84(30T): 587095, 4788820
- Kokapena: Akola baserritik 230 m Ipar mendebalderantz, Putzuzar iturraren parean, pistaren beste aldean.
Deskribapena:
8 m-ko diametroa eta 0, 40 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Hegoaldeko erdia suntsituta dago harriak erauzi izan direlako. Erdialdean, ganbararen Iparmendebaldeko erpina osatzen duten zenbait harlauza ikus daitezke. Iparraldekoak, 2,5 m-ko luzera du, 0,8 m. garaiera, 0,4 m. zabalera, eta 120º- tara norabideratua dago. Mendebaldekoak, aurrekoarekiko elkartzut, 0,55 metro ditu luzeran, 0,25 m. ikusgai dagoen garaieran eta 0,1 m zabaleran. Badira, gainera, tamainu txikiagoa duten harriak, ipar harlauzaren ekialderuntz lerrokatuak, haren jarraipena izango balira bezala.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharrik dira.
Aurkikuntza:
L.Ugartek aurkitu zuen 2014an.
Oharrak:
Estruktura honi buruzko informazioa Luis Millán-ek (Hilharriak Taldea) eman du.