Megalitoaren fitxa
SANTA BARBARA II
Datu zientifikoak
- Izena: SANTA BARBARA II
- Ondare higiezin mota: Tumulua
- Udalerria: Hondarribia
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Jaizkibel
- Koordenatuak WGS84(30T): 593773, 4800599
- Kokapena: Hondarribiatik Jaizkibelerako igoeran, turismo paradore zaharraren ondoan. Gaurko begiratokitik 100 m HM-erantz eta aparkalekurako sarbideko errepidetik 20 metrotara.
Deskribapena:
6,50 m-ko diametroa eta 0,60 m-ko altuera dituen tumulu bat da. Erdialdean sakonune bat kokatzen da eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen zanga bat ere. Ekialdeko muturra ia guztiz suntsituta dago.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
B. Barrerok, I. Gazteluk, G. Mercaderek, L. Millánek, X. Tabernak eta M. Tamayok aurkitu zuten 2012an.
Oharrak:
J.M. Barandiaranek 1935ean aurkitutako Santa Barbara trikuharria izan daiteke. Paradorea egiterakoan trikuharria hondatu zela pentsatzen zen. Estruktura honi buruzko informazioa Luis Millan-ek (Hilharriak Taldea) eman du.
Bibliografia:
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2013-2014. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2014, pp. 46-47.