Megalitoaren fitxa

AXURDARIO

Datu zientifikoak

  • Izena: AXURDARIO
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Lizartza
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Urkita
  • Koordenatuak WGS84(30T): 579096, 4771691
  • Kokapena: Izen bereko tokian, Lizartzatik HErantz dauden haitz gainean, Iruñerako bidea eta Orexarakoaren tartean. Ia Urkita mendiaren IMko saihetsaldeko gailur garaienean.

Deskribapena:

Lapiazaren gainean eraikitako trikuharri labur itxi bat da. Tumulua ia desagertua dauka (inoiz izan badu) eta ganbara haitzean sartua dago. Ganbara, HE-IM norabidea duen esparru laukizuzen bat eratzen duten 4 harlauzaz osatua dago; IE-ra kulunkatua dagoen beste harlauza bat dauka estalki modura.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako kareharriak dira.

Aurkikuntza:

J.M. Alquezarrek aurkitu zuen 1974an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
BARRIO, L. DEL y UGALDE, T.: "Nuevos monumentos megalíticos en Guipúzcoa". Munibe 32, 1980, pp. 343-378.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa