Megalitoaren fitxa
BASABURU
Datu zientifikoak
- Izena: BASABURU
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Elduain
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Belabieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 581954, 4778428
- Kokapena: Urdelar mendiko iparraldeko sahietsaldean dagoen zabalgune batean, Belabieta Txiki-lepotik 300 m. HHErantz. Belabieta Txiki-trikuharria 300 m. IIMrantz aurkitzen da.
Deskribapena:
8 m-ko diametrodun tumulu oso beheratu bat duen trikuharri bat da. Erdialdean duen sakonunean 2 harlauza datzate, eta hauen artean 1,2 x 0,8 x 0,25 m-ko zutikako harlauza bat. Gutxi gorabehera 1 m HE-ra, lurrazaletik 0,15 m ateratzen diren paraleloki tinkatutako 3 harlauza daude. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1922an.
Ikerketa historia:
T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1922an. Eskuhartze honetan ez zen inolako material arkeologikorik aurkitu.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: Exploración de cuatro dólmenes de Belabieta. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1923.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires: Ekin, 1953.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 270-276.