Megalitoaren fitxa
BERROZPIN I
Datu zientifikoak
- Izena: BERROZPIN I
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Errenteria
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Txoritokieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 587748, 4793881
- Kokapena: Berrozpingo bizkarraren M-ko muturrean, Berrozpingo gañaren Hegoaldean. Aitzondo baserritik IM-runtz, 250 m-ra. Aitzetako Txabala trikuharria HE-ra, 150 m-ra dago. Berrozpin II eta III trikuharriak 30 m H-ra eta 120 m EHE-ra daude
Deskribapena:
9 m-ko diametroa eta 0,6 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da, non luzeran HE-IM norabidea duen harlauza bat aurkitzen den.
Ganbara hareharrizkoa da, eta tumulua berriz hareharri eta kareharrizkoa.
Aurkikuntza:
J. Blotek salatu zuen 1990an.
Ikerketa historia:
1999an, F. Zumalabek (Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saila) egituraren hainbat puntutan zohi geruza kendu zuen bere megalito izaera egiaztatu asmoz. Bere esanetan, 11 m-ko diametroa eta 2 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri labur bat da, eta luzeran E-M norabidea duen ganbararen harlauza bat dauka (ZUMALABE, 2000: 391-393).
Eskuhartze honetan ondorengo materialak berreskuratu ziren:
*Harrizko industria: ukieradun suharrizko printza bat.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
ZUMALABE, F.: "Txoritokieta (Errentería)". Arkeoikuska 99, 2000. pp. 391-393.