Megalitoaren fitxa

ELGEA I

Datu zientifikoak

  • Izena: ELGEA I
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Leintz-Gatzaga
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Elgea-Artia
  • Koordenatuak WGS84(30T): 537312, 4755413
  • Kokapena: Elgeamendiko mendebaldeko lepoaren erdian, Barrundiako (Araba) mugatik 30 m.ra.

Deskribapena:

8m-ko diametroa eta 0,6m-ko altuerako tumulua duen trikuharria da. Erdian sakonune bat du eta ekialdeko arkua mendi-bide batek mozten du. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

J. M. Barandiaranekek aurkitu zuen 1918an.

Ikerketa historia:

Aurkikuntzaren unean, 1918an, ganbarari zegozkion bi harlauza ikus zitezkeen (APELLANIZ, 1973: 214).
Tumuluaren ekialdeko arkuak mendi-bide bat egiterakoan jasandako mozketaren berri eman zuten Aranzadi Zientzi Elkarteko kide batzuk 1980an, eta mugitutako materialaren artean suharrizko aleak aurkitu zituzten bertan eta 4m hegoaldera.

Oharrak:

J. San Martinek Elgeamendi W bezala izendatzen du (SAN MARTIN, 1956: 122).

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
BARANDIARAN, J. M.: "Huellas de arte y religiones antiguas en el Pirineo Vasco". En: "Homenaje a D. Eduardo Escarzaga", 1935, pp. 375-426.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires: Ekin, 1953.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
SAN MARTIN, J.: "Nuevos hallazgos dolménicos". Munibe 8, 1953, pp. 120-123.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa