Megalitoaren fitxa
ETXEGARATE
Datu zientifikoak
- Izena: ETXEGARATE
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Idiazabal
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Altzania
- Koordenatuak WGS84(30T): 562862, 4755536
- Kokapena: Etxegarateko mendatearen inguruan. Mendatean bertan dagoen Benta etxetik Arlepora doan pistan 150 m egin ondoren, 10 m eskuinaldera dagoen zelaigunean.
Deskribapena:
14 eta 16 m arteko diametroa eta 0,8 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Ganbara ez dago zentraturik, eta 5 harlauzen aztarnak daude, bertako buztinean sarturik, aldeetako 3 osatuz; 2 m baino gutxixeago da luzeran eta 1m baino gehixeago zabaleran. Megalitoaren eraikuntzan erabilitako materialak kareharri eta hareharriak dira, eta banaketa espazialari eta jatorriari dagokionez ezberdintasunak daude bien artean.
Aurkikuntza:
L. Ugartek aurkitu zuen 1999an.
Ikerketa historia:
J.A. Mujikak induskatu zuen 2001 eta 2003 artean, ondorengo emaitzak lortuz (MUJIKA, 01; 02 y 03):
Dirudienez hilobiaren eraikuntza Neolitoaren aldi aurreratu batean burutu zen, K. a. II. milurtekoan berrerabilia izan zelarik.
Antza denez, aldi historikoan tumuluko harri handienak nahiz ganbarakoak, atera ziren, egitura itxuraldatuz horrela.
Bibliografia:
AGIRRE, J.; MORAZA, A.; MUJIKA, J.A.; OLAZABAL, A.: Idiazabalgo trikuharriak. Dólmenes de Idiazabal. Idiazabal: Idiazabalgo Udala, 1999.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J. A.: "Monumento megalítico de Etxegarate (Idiazabal)". Arkeoikuska 01, 2002, pp. 130-113.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Etxegarate (Idiazabal)". Arkeoikuska 2002, 2003, pp. 118-119.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Etxegarate (Idiazabal)". Arkeoikuska 2003, 2004, pp. 116-118.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.