Megalitoaren fitxa

GAINZABAL

Datu zientifikoak

  • Izena: GAINZABAL
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Oiartzun
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Oiartzun
  • Koordenatuak WGS84(30T): 593840, 4793226
  • Kokapena: Gainzabalko bizkarraren IM-ko muturrean. Altzibar-Ergoien errepidean Goikoetxea baserritik atera eta Larrea baserriruntz doan porlanezko pistan, Eizagirre eta Zabalea baserrietara doan bidegurutzea pasa eta 150 m-ra, 10 m ezkerretara.

Deskribapena:

I-H norabidean 14,5 m-ko diametroa, E-M norabidean 16 m-ko diametroa, eta 1 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da, zenbait zulo eta "hozkada" dituena. Kontserbatzen den tumulu zatiaren erdian sakonune txiki bat dauka, barruan 1,05 x 0,12 x 0,14/0,06 m neurtzen duen, eta luzeran 120º-ko norabidea duen, ganbararen harlauza bat daukana.
Egituraren eraikuntzan ondorengo materialak erabili ziren: ganbarako harlauzak inguruetako hareharrizkoak dira; tumulua bertako eta inguruetako ofita, kuartzo eta hareharriz osatua dago.

Aurkikuntza:

J.A. Torresek aurkitu zuen 1996an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
TORRES, J. A.: "Gainzabalgo trikuharria: Beste monumentu megalitiko bat Oiartzunen". Oiartzun, 1997, pp. 22-25.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa