Megalitoaren fitxa
AITZETAKO TXABALA
Datu zientifikoak
- Izena: AITZETAKO TXABALA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Errenteria
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Txoritokieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 587835, 4793770
- Kokapena: Izen bereko bizkarrean, Aitzondo baserritik 120 m. IIMrantz. Txoritokieta-monolitoa 400 m. HMrantz kokatzen da.
Deskribapena:
12 m-ko diametroa eta 0,8 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri labur itxi bat da. Goragune batean eraikia, esparru laukizuzen bat eratzen duten 4 harlauzaz, eta estalki funtzioa duen beste batez, osatua dago. IM-HE norabidea dauka.
Ganbararen harlauzak bertako kareharrizkoak dira, eta tumulua berriz inguruko kareharri eta hareharrizkoa da.
Aurkikuntza:
J. Elosegi eta A. Leibarrek aurkitu zuten 1962an.
Ikerketa historia:
J.M. Barandiaranek induskatu zuen 1963an. Indusketak ez zuen inolako materialik eman. 1998 eta 1999 artean, zuhaitz baten erorketaren ondorioz estalkia haustean, F. Zumalaberen zuzendaritzapean zaharberritua izan zen (Aranzadi Zientzi Elkarteko historiaurreko Arkeologia Saila).
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
LEIBAR, A.; ELOSEGUI, J.: "Un nuevo dolmen guipuzcoano a dos y medio kilómetros del casco urbano de Rentería". Munibe 17, 1965, pp. 114-116.