Megalitoaren fitxa
IGARTZA MENDEBALDEA
Datu zientifikoak
- Izena: IGARTZA MENDEBALDEA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Ataun-Urdiain-Altsasu
- Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
- Estazio megalitikoa: Ataun-Burunda
- Koordenatuak WGS84(30T): 567487, 4753964
- Kokapena: Igartza-lepoko mendebaldeko muturrean.Aipaturiko hiru udalen mugan. Igartza E-tumulua 300 m. Ekialderantz aurkitzen da.
Deskribapena:
17 m-ko diametroa eta ia 2 m-ko altueradun tumulua duen sarbidedun trikuharri bat da. Erdian sakonune bat du, Ekialde eta Mendebaldera zanga moduan zabaltzen dena; bertan hilobiaren sarbideari dagozkion harlauzak aurkitzen dira. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira. Tumuluaren gainean, eta berau zati batean itxuraldatuz, udalerrien arteko muga egiten duen horma bat dago Ekialdetik Mendebaldera. Udalerrien muga egiten duen mugarri bat ere badago elementuaren gainean.
Aurkikuntza:
J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1917an.
Ikerketa historia:
T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek indusi zuten 1919an. Ikertzaile hauen esanetan, indusketa garaian, ganbarako zutikako bi harlauza eta eroritako beste bat kontserbatzen zituen, 2,6 m-ko diametrodun esparru poligonal bat ondorioztatzera zeramatenak; horrez gain, beste lau harlauza zituen, Ekialderako norabidea duen sarbide labur bat eratuz (1,5 m) (ARANZADI; BARANDIARAN; EGUREN, 1920: 33-34).
J.A. Mujikak berriz induskatu zuen 1995an, ondorengo datuak lortuz (Mujika, 1996: 159-162): hilobi esparruak 3 m-ko gehienezko luzera eta 2 m-ko zabalera izango zituen, ganbara laukizuzen irregular bat izango zuen (zanga batean sartuta zegoen harlauza bakarra kontserbatzen delarik) eta 4 harlauzaz osatutako sarbide labur bat, bloke irregularrezko zoladura gisako baten gainean jarriak. Tumuluan, 'peristalito' modura jarritako blokeak eta harlauza inklinatu eta inbrikatuak ere bereiztu ziren.
Bibliografia:
AGIRRE, J.; MORAZA, A.; MUJIKA, J. A.; OLAZABAL, A.: Idiazabalgo trikuharriak. Dólmenes de Idiazabal. Idiazabal: Idiazabalgo Udala, 1999.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: Exploración de siete dólmenes de la sierra de Ataun-Burunda. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1920.
BARANDIARAN, J. M.: Discurso leído en la solemne apertura del curso académico de 1917-18 en el Seminario Conciliar de Vitoria. Boletín del Obispado de Vitoria, 1917, pp. 1-39.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J. A.: "Sepulcro de corredor de Igartza W. (Ataun-Urdiain)". Arkeoikuska 95, 1996, 159-163.
MUJIKA, J. A.: "Excavación del Sepulcro de Corredor de Igartza W. (Ataun-Gipuzkoa, Urdiain-Navarra)". Trabajos de Arqueología Navarra 12, 1995-96, pp.289-292.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.



