Megalitoaren fitxa
INTXUSBURU
Datu zientifikoak
- Izena: INTXUSBURU
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Ataun-Urdiain
- Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
- Estazio megalitikoa: Ataun-Burunda
- Koordenatuak WGS84(30T): 568591, 4754496
- Kokapena: Intxusburu gainean, Ataun eta Urdiaingo mugan. Beotegiko Murkoa-trikuharria 450 m. HMrantz kokatzen da.
Deskribapena:
10,5 m-ko diametroa eta 1 m-ko altueradun tumulu desitxuratua duen trikuharri luze ireki bat da? Erdialdean sakonune bat dauka non ganbarari dagozkion zutikako 3 harlauza aurkitzen diren beste bloke eta harlauza aztarnen artean. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1917an.
Ikerketa historia:
1919an induskatu zuten T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek. Ikertzaile hauen esanetan, 1919an, oinarrian blokez sendotutako 6 harlauza mantentzen ziren, batez ere Iparraldeko alboan, E-M norabidea zuen esparru laukizuzen luze bat osatuz (ARANZADI; BARANDIARAN; EGUREN, 1920: 27).
1989an, tumuluaren Hegomendebaldeko koadrantean jarritako erpin geodesikoa eta inguruan sakabanatutako hondarrak kendu zituzten Aranzadi Zientzi Elkarteko urreko Arkeologia Saileko kideek 2003an. Eskuhartze honetan, tumulu gainean jarrita zegoen mendizaleen postontzi bat ere kendu zen (TAPIA, 2004: 449-450).
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: Exploración de siete dólmenes de la sierra de Ataun-Burunda. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1920.
BARANDIARAN, J. M.: Discurso leído en la solemne apertura del curso académico de 1917-18 en el Seminario Conciliar de Vitoria. Boletín del Obispado de Vitoria, 1917, pp. 1-39.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.
TAPIA, J.: "Dolmen de Intxusburu (Ataun)". Arkeoikuska 03, 2004, pp. 449-450.



