Megalitoaren fitxa
IRUARRIETA
Datu zientifikoak
- Izena: IRUARRIETA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Azkoitia
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Iruarrieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 555782, 4775614
- Kokapena: Iruarrieta mendiko (Irumugarrieta edo Xamiño) mendebaleko hegalean. Iruarrieta I-trikuharria 350 m. EIErantz dago.
Deskribapena:
Trikuharri honen gaur egungo itxurak, formarik gabeko harri eta lur pilaketa handi bat, ez du zerikusirik egituraren jatorrizko ezaugarriekin.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak eta kareharri tupatsuak dira.
Aurkikuntza:
Antxieta Taldeak aurkitu zuen 1979an.
Ikerketa historia:
Historiaurreko hilobi bezala identifikatu baino urte gutxi batzuk lehenago monumentuak, hondeamakina baten bidez ustezko altxorren bila egindako arpilaketa bat jasan zuen. Monumentuaren iparraldeko arkua ere erasana izan zen mendi bide bat egiterakoan.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.



