Megalitoaren fitxa

IRUARRIETA I

Datu zientifikoak

  • Izena: IRUARRIETA I
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Azkoitia
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Iruarrieta
  • Koordenatuak WGS84(30T): 556115, 4775696
  • Kokapena: Iruarrieta mendiko (Irumugarrieta edo Xamiño) mendebaldeko hegalean kokatzen da, gailurretik 230 m. Mendebalderantz. Iruarrieta-trikuharria 350 m. MHMrantz dago.

Deskribapena:

13 m-ko diametroa eta 0,25 m-ko altueradun tumulu oso eraldatua daukan trikuharri bat da. Erdian tinkaturiko harlauza bat dauka.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak eta kareharri tupatsuak dira.

Aurkikuntza:

Antxieta (Azpeitia) eta Munibe (Azkoitia) taldeetako kideek aurkitu zuten 1980an.

Ikerketa historia:

1980an irekitako mendi bide batek egituraren hegomendebaldeko ertzari erasaten dio.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa