Megalitoaren fitxa
IRUARRIETA II
Datu zientifikoak
- Izena: IRUARRIETA II
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Zumarraga
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Iruarrieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 556499, 4775346
- Kokapena: Iruarrieta-mendiko (Irumugarrieta edo Xamiño) mendebaleko sahietsaldean, gailurretik 340 m.tara. Pagobakarra-tumulua 240m. HHErantz dago. Iruarrieta I-trikuharria 500 m. IMrantz dago.
Deskribapena:
13 m-ko diametroa eta 1,3 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean duen sakonunean harlauza bat aurkitzen da.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Aurkikuntza:
J. Tellabide eta J.M. Arruabarrenak aurkitu zuten 1987an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.



