Megalitoaren fitxa

AITZGAIN II

Datu zientifikoak

  • Izena: AITZGAIN II
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Oñati
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Orkatzategi
  • Koordenatuak WGS84(30T): 544523, 4761707
  • Kokapena: Orkatzategi mendiaren Hegoaldeko magalean. Aitzgaingo ur biltegiaren ondoan dagoen erakinetik 150 m M-ra, bizkar batean dagoen zelaigune batean. Aitzgaingo tumulua 275 m EIE-ra dago

Deskribapena:

Gutxigorabehera 6 m-ko diametroa eta 0,4 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean, 1,5 x 0,6 x 0,2 m-ko sakonune bat dauka egituraren mendebaldeko ertzerarantz zabaltzen dena; barrualdean, eta hegoaldeko alboan, bloke ugari azaleratzen dira, eta ekialdeko ertzean neurri txikiko zenbait harlauza datzate.

Aurkikuntza:

B. Gandiaga eta T. Ugaldek aurkitu zuten 2000an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
GANDIAGA, B.; UGALDE, T.: "Nuevos monumentos megalíticos en las sierras de Aitzkorri, Orkatzategi y Elgea-Artia". Arkeolan. Boletín 9/2000, pp. 26-29.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa