Megalitoaren fitxa
JAIZKIBEL IV
Datu zientifikoak
- Izena: JAIZKIBEL IV
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Hondarribia
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Jaizkibel
- Koordenatuak WGS84(30T): 594508, 4801369
- Kokapena: Jaizkibel mendian, Guadalupetik gertuena dagoen mendi-lerroko lehenengo dorreoi eta Mendizabal Arriya izenez ezagutzen den monumentu/monolitoaren tartean eratzen den lepoaren erdian. Jaizkibel III-trikuharria 400 m. MHMrantz dago.
Deskribapena:
Gutxigorabehera 5 m-ko diametrao eta 0,35 m-ko altueradun tumulua dituen trikuharri bat da. Tumuluan ikus daitezkeen hainbat blokeren artean, E-M norabidea duten paraleloki jarritako bi harlauza nabarmendu behar dira. Harlauza hauek, ziurrenik ganbara bati zegozkionak, hilobiaren barrualdea izango zenerantz kulunkatuak daude eta ondorengo neurriak dituzte: 1,7 x 0,2 x 0,2 m iparrekoak eta 0,75 x 0,2 x 0,12 hegoaldekoak.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
J. Argomanizek aurkitu zuen 1985.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.