Megalitoaren fitxa

JENTILLARRI

Datu zientifikoak

  • Izena: JENTILLARRI
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Enirio-Aralar Mankomunit.
  • Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
  • Estazio megalitikoa: Aralar
  • Koordenatuak WGS84(30T): 572743, 4760366
  • Kokapena: Arraztaran-zabalgunean, Uiduiko saroitik 650 m. MIMrantz. Jentillarri-monolitoa 190 m. MHMrantz dago. Arraztarangaña- trikuharria 180 m. IMrantz dago.

Deskribapena:

15 m-ko diametroa eta 1 m-ko gehienezko altuerako tumulua duen galeriadun hilobi bat da. 17 harlauzak esparru bat eratzen dute non zeharkako harlauza batek ganbara eta sarbidearen arteko espazioa mugatzen dituen. Sarbideak 2,7 x 1,5 m-ko neurriak ditu, eta ganbarak 3,1 x 1,15 m eta 1,4 m-ko gutxienezko altuera ditu (Z.E., 2006: 74).
Gaur egungo estalkia eta ganbarako harlauzetako bi kontrol arkeologikorik gabe jarri ziren 70. hamarkadan. Tumuluaren gainean zenbait bloke aurkitzen dira, ziur aski jatorrizko estalkiari zegozkionak; hauetako bat lekuz mugitua izan zen lur orotako ibilgailuak tumuluaren iparraldeko zati gainetik pasa ez zitezen. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako kareharriak dira gehienbat, baina kalkarenitazko harlauza ere badira (Z.E., 2006: 74).

Aurkikuntza:

R. Adan de Yarzak aurkitu zuen 1879an.

Ikerketa historia:

1917an induskatu zuten T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek. Monumentua metodologia arkeologikorik jarraitu gabe 'berreraiki' zen geroago.
Kondairak jentilekin lotzen du.

Bibliografia:

ADÁN DE YARZA, R.: Descripción física y geológica de la provincia de Guipúzcoa. Memorias de la comisión del Mapa Geológico de España. Madrid.
AGIRRE, J.; ALVAREZ, D.; LAMIKIZ, X.; MORAZA, A.; MUJIKA, J. A.: Kulturbideak Aralarren. Harrien Atzetik Urratsez Urrats: Giza Iraganaren Aztarnak Aralarko Parkean. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua, 2006.
ALTUNA, J.: "La cultura dolménica en la Sierra de Aralar". Aralar, 1978, pp. 7-14.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.: Los gentiles del Aralar. Diputación de Vizcaya. Bilbao, 1919.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E: Exploración de nueve dólmenes del Aralar guipuzcoano. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1919.
BARANDIARAN, J. M.: "Monumentos del Aralar guipuzcoano". Euskalerriaren Alde 6, 1916, pp. 561-565.
BARANDIARAN, J. M.: Discurso leído en la solemne apertura del curso académico de 1917-18 en el Seminario Conciliar de Vitoria. Boletín del Obispado de Vitoria, 1917, pp. 1-39.
BARANDIARAN, J. M.: "Catalogue des stations préhistoriques des Pyrénées Basques". Ikuska 1, 1946, pp. 24-40.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires: Ekin, 1953.
BASERRITARRA: Un nuevo dolmen en Zaldibia. Consideraciones sobre las sepulturas megalíticas del país vascongado. Unión Vasco-Navarra. Bilbao, 1880.
DELMAS, J. E.: "Bibliografía Vascongada. Los "Euskaros por D. Ladislao de Velasco"". Euskalerria 1, 1880, pp. 78-81.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
ITURRALDE Y SUIT, J.: La Prehistoria en Navarra. Pamplona, 1911.
LIZARRALDE, A.; MILLÁN, L.: La sierra de Aralar: Federación Vasca de Montaña-Euskal Herriko Mendizale Elkargoa, 1982.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 194-227.
SORALUCE, P.: "El marinero euskaldun". Euskalerria 33, 1895, pp. 468-472.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa