Megalitoaren fitxa
KARRAMIOLOTZ
Datu zientifikoak
- Izena: KARRAMIOLOTZ
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Donostia-San Sebastián
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Andatza
- Koordenatuak WGS84(30T): 576442, 4788813
- Kokapena: Karramiolotz izenez ezagutzen den tokian (Juanasoro Aldea), Andatza mendiko ekialdeko hegalean. Olaiko-trikuharria 1.100 m. EIErantz dago.
Deskribapena:
I-H norabidean 8,5 m-ko diametroa eta E-M norabidean 12 m-koa, eta 1,5 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdeko kraterrean ganbara ikus daiteke esparru laukizuzen bat eratuz; barrurantz apur bat kulunkatuta dauden alboko 2 harlauzaz osatua dago (bat Iparrera eta bestea Hegoaldera). Iparraldekoak 1,2 x 0,25 x 0,4 m-ko neurriak ditu, eta Hegoaldekoak 0,8 x 0,2 x 0,6 m. Ganbararen hondoa 0,8 m-ko sakonerara aurkitzen da. Bere norabidea 90º-koa da. Egituran erabilitako materialak bertako hareharri eta konglomeratuak dira.
Aurkikuntza:
J. Argomanizek aurkitu zuen 1983an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 187-194.



