Megalitoaren fitxa
KEIXETAKO EGIYA HEGOALDEA
Datu zientifikoak
- Izena: KEIXETAKO EGIYA HEGOALDEA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Bergara
- Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
- Estazio megalitikoa: Elosua-Plazentzia
- Koordenatuak WGS84(30T): 551712, 4779665
- Kokapena: Leiopago mendiaren IMko sahietsaldean dagoen zabalgune batean, Bergara-Azkoitia muga ondoan. Keixetako Egiya N-tumulua 100 m. IIMrantz dago.
Deskribapena:
17 m-ko diametroa eta 1,8 m-ko altueradun tumulua dituen trikuharri bat da. Erdialdean 6 m-ko diametroa eta 1,8 m-ko sakonera dituen kraterra dauka, tumuluaren ekialdeko muturrera 3 m-ko zabalerako zanga moduan hedatzen dena. Kraterraren barnean 2,3 x 2,1 x 0,35 m-ko harlauza handi bat dago eta azpian beste bat dauka, harlauza zati ugariz gain. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Aurkikuntza:
1920an aurkitu zuen J.M. Barandiaranek.
Ikerketa historia:
1921an induskatu zuten T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek. Hauek, Ekialdera irekia zegoen esparru laukizuzen bat osatzen zuten ganbarako 3 harlauza antzeman zituzten, estalkiari zegokion mugitutako harlauza handi batetaz gain (Aranzadi; Barandiaran; Eguren, 1922: 25-26).
1980 urte inguruan, kontrolik gabeko berreraikuntza saiakera baten barnean, jatorrizko lekutik, kraterraren erditik, zangaren Ekialdeko ertzera eraman zen harlauza handia.
En 2014 se realizó una nueva intervención arqueológica bajo la dirección de M.Ceberio.
M.Ceberioren zuzendaritzapean indusketa arqueologiko berri bat egin zen 2014an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: Exploración de 16 dólmenes de la sierra de Elosua-Placencia. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1922.
BARANDIARAN, J. M.: El hombre prehistórico en el País Vasco. Buenos Aires: Ekin, 1953.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 276-288.