Megalitoaren fitxa

LANDARBASO II

Datu zientifikoak

  • Izena: LANDARBASO II
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Donostia-San Sebastián
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Igoin-Akola
  • Koordenatuak WGS84(30T): 588448, 4789883
  • Kokapena: Igoin mendian, Landarbaso baserritik 280 m. HErantz. Landarbaso I-trikuharria baserri horretatik 80 m. HMrantz dago, Igoingo Lepua I-trikuharria 230 m. Hegorantz

Deskribapena:

8,5 m-ko diametroa eta 1,8 m-ko gehienezko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Kontserbatzen den tumulu zatiaren hegoaldeko erdian, ganbararen HE, IM eta IE-ko alboak osatzen dituzten hiru harlauza aurkitzen dira. Egituran erabilitako materialak bertako hareharrizkoak dira.

Aurkikuntza:

L. del Barriok aurkitu zuen 1977an.

Ikerketa historia:

1983an, mendi bide bat irekitzerakoan, tumuluaren iparraldeko zatia suntsitu zen, bere gainean zegoen harlauza bat ere desagerraraziz.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
BARRIO, L. del: "Nuevos monumentos megalíticos en Guipúzcoa". Munibe 31, 1979, pp. 257-273.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 288-301.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa