Megalitoaren fitxa
LANDARBASO VI
Datu zientifikoak
- Izena: LANDARBASO VI
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Donostia-San Sebastián
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Igoin-Akola
- Koordenatuak WGS84(30T): 588607, 4790679
- Kokapena: Igoin mendiko iparraldeko hegalean, Landarbaso baserritik IErantz, bigarren harri indar dorretik 300 m. Iparralderantz. Landarbaso V-trikuharria 100 m. Hegoalderantz dago
Deskribapena:
12 m-ko diametroa eta 1,8 m-ko gehienezko altueradun tumulua dituen trikuharri bat da. Erdialdean 5,5 x 4 m zabal eta 0,8 m sakon den krater bat dauka. Tumuluaren ipar, eki eta hegoaldeko ertzetan, monumentuaren ganbararen atal izan zitezkeen hiru harlauza datzate.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharrizkoak dira.
Aurkikuntza:
L. del Barrio eta T. Ugaldek aurkitu zuten 1983an.
Ikerketa historia:
1988an, inguruko baso-lan batzuetan zehar, hondeamakina bat pasa zen tumuluaren iparraldeko ertzetik, materialak sakabanatuz.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 288-301.