Megalitoaren fitxa
LARRARTE
Datu zientifikoak
- Izena: LARRARTE
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Beasain
- Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
- Estazio megalitikoa: Murumendi
- Koordenatuak WGS84(30T): 563862, 4770740
- Kokapena: Larrarteko lepoan, saletxe batetik 200 m. Mendebalderantz, Murumendiko hegomendebaldeko sahietsaldean.
Deskribapena:
Bertan egin zen indusketa arkeologikoaren bidez, 8 m-ko diametroa eta 0,4 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri soil bat zela jakin ahal izan zen. Lurzoruaren goragune batean eraikia izan zen, eta joera trapezoidaleko ganbara bat dauka, apur bat deszentratua, 4 harlauzaz osatua, estalkirik gabea eta Ekialdera irekia (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 147-163).
Egituraren eraikuntzan, inguruetako kareharriak erabili ziren harlauzetan (bertako tupazko bat izan ezik) eta bertako hareharri, tupa eta batez ere basaltoak tumuluan (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 149 y 158).
Aurkikuntza:
J.A. Mujikak aurkitu zuen 1980an.
Ikerketa historia:
1985an, luberritze lanak egiten ari zen traktore bat megalitoaren gainetik igarotzean, ordura arte zalantzazko bere urreko izaera baieztatu zuten hainbat suharrizko printza berreskuratu ziren (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 147).
1986an J.A. Mujika eta A. Armendarizek burututako indusketak, ganbara kareharrizko bi harlauzaz (V formako zangen bidez lurpean sartuak) eta tupazko beste batez (lurraren gainean zangarik gabe jarria) osatua zegoela ezagutarazi zuen; gainera Hegoaldean, gaur egun desagertua dagoen eta ganbara itxiko zuen, kareharrizko harlauza bat izan zenaren aztarnak ere aurkitu ziren (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 149-151). Ikertzaileek ganbara barruan, beharbada 'estelatzat' jo daitekeen eta lausoki bada ere irudi antropomorfo bat gogorarazten duen, zeharka jarritako basaltozko harlauza bat antzeman zuten (MUJIKA; ARMENDARIZ, 1991: 151).
Indusketaren ostean lurrez estalia izan zen, eta gerora, megalitoa aurkitzen den lursailaren jabeek kareharrizko bloke handi bat jarri zuten erdian, bere kokapena azpimarratzeko asmoz bertan egiten diren nekazaritza eta abeltzaintza lanak direla eta. Bloke honen alboan zuhaitz bat landatu da.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MARIEZKURRENA, C.: "Dataciones Absolutas para la Arqueología Vasca" Munibe nº 42, 1990, pp. 287-304.
MERINO, I.: "Estudio del material óseo humano de los yacimientos de Larrarte y Trikuaizti I (Gipuzkoa)". Munibe 43, 1991, pp. 167-173.
MUJIKA, J .A.: "Dolmen de Larrarte (Beasain, Guipúzcoa). I Campaña". Arkeoikuska 86, 1987, pp. 37-38.
MUJIKA, J. A.; ARMENDARIZ, A.: "Excavación en la estación megalítica de Murumendi (Beasain, Gipuzkoa)". Munibe 43, 1991, pp. 105-165.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 299-330.


