Megalitoaren fitxa

LOATZU I

Datu zientifikoak

  • Izena: LOATZU I
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Aia
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Andatza
  • Koordenatuak WGS84(30T): 573859, 4788910
  • Kokapena: Loatzu mendiaren IMko hegalean. Loatzu II-trikuharria 300 m. EHErantz dago.

Deskribapena:

I-H norabidean 10 m-ko diametroa eta E-M norabidean 11,5 m-ko diametroa eta 0,6-0,8 m arteko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean sakonune bat du eta bertan 0,35 x 0,16 x 0,10 m-ko zutikako harlauza bat aurkitzen da, luzerari dagokionez 30º-ko norabidea duena. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharri eta konglomeratuak dira.

Aurkikuntza:

1986an I. Gazteluk aurkitu zuen.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 187-194.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa