Megalitoaren fitxa

LOATZU II

Datu zientifikoak

  • Izena: LOATZU II
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Aia
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Andatza
  • Koordenatuak WGS84(30T): 574112, 4788826
  • Kokapena: Loatzu mendiaren ekialdeko hegalean. Loatzu I-trikuharria 300 m. MIMra kokatzen da.

Deskribapena:

Ekialdeko eta Mendebaldeko arkuetan antzinako bide baten eta mendi-bide baten ondorioz itxuraldatutako eta beheratutako tumulua duen trikuharri luze ireki bat da. Tumuluaren diametroa 8 m-koa da eta bere altuera 0,7 eta 0,5 m artekoa. Ganbara hiru harlauzaz osatua dago: bi Mendebaldera, haietako bat hareharrizkoa (0,9 x 0,1 m) eta beste bat kareharrizkoa (1,45 x 0,16 m); eta beste kareharrizko bat Ekialdera (1,85 x 0,15 m). Muturretan irekia den esparru laukizuzen bat osatzen dute harlauza hauek. Norabidea 145º-koa da. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak eta inguruetako kareharriak dira.

Aurkikuntza:

J. Argomanizek aurkitu zuen 1986an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 187-194.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa