Megalitoaren fitxa

MANDUBI ZELAIA

Datu zientifikoak

  • Izena: MANDUBI ZELAIA
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Ezkio-Itsaso
  • Sekuentzia kulturala: Kalkolitoa
  • Estazio megalitikoa: Murumendi
  • Koordenatuak WGS84(30T): 561101, 4770609
  • Kokapena: Mandubizelaia deituriko lekuan, mandubiko mendatetik MHM-ra 375 m-tara daghoen zelaigune batean. Mandubiko gainetik Kizkitzako baselizara doan pistatik Mandubizar baserria pasa eta pista horretan 300 m egin ondoren 100 m ezkerretara. Trikuaizti I eta II tumuluak EIE-ra kokatzen dira, 810 m-ra.

Deskribapena:

J.A. Mujikaren esanetan, 16 m-ko diametroa eta 0,4-1 m arteko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Esparru trapezoidal bat eratzen duten 6 harlauzaz osaturiko ganbara bat dauka, 1,8 m-ko luzera eta 0,8 - 1,14 m arteko zabalera duena, eta hondoa harlauza batez estalia daukana (MUJIKA, 2000: 93, MUJIKA, 2001: 89).
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak kareharri tupatsu eta kareharrizkoak dira ganbararen harlauzetan, eta bertako basalto eta kareharri tupatsuzkoak tumuluan (MUJIKA, 2001: 89).

Aurkikuntza:

J. Etxanizek aurkitu zuen 1997an.

Ikerketa historia:

1998 eta 2000. urteen artean indusketa bat zuzendu zuen bertan J.A. Mujikak. Inguruko lurzorutik apur bat altxatzen den tumulu bat identifikatu zuen, erdialdean 35 cm-ko benetako altuera duena, oinarrian batez ere neurri ertaineko basaltozko blokez osatua dagoena, eta gainetik neurri txikiko harri geruza batez estalia dagoena (MUJIKA, 2001: 88).
Ganbara barnean, kareharri tupatsuzko harlauza degradatu batek bereizten zituen bi ehorzketa maila bereiztu ziren. Beheko maila hondoko harlauza baten gainean ezartzen da, eta berreskuratutako materialaren arabera III. milurtekoari atxiki dakiokeen (MUJIKA, 2001: 90). Beheko ehorzketa maila kareharri tupatsuzko harlauza batez partzialki estalia zegoen, honen gainean, berreskuratutako materialen arabera gure gizaldiaren aurretiko II. milurtekoari atxiki dakiokeen beste ehorzketa maila bat zetzalarik (MUJIKA, 2001: 90).

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Mandubi-Zelaia (Ezkio-Itxaso)". Arkeoikuska 98, 1999, pp. 130-132.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Mandubi-Zelaia (Ezkio-Itxaso)". Arkeoikuska 99, 2000, pp. 92-94.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Mandubi-Zelaia (Ezkio-Itxaso)". Arkeoikuska 00, 2001, pp. 87-90.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 299-330.
PEÑALVER, X.: Sobre el origen de los Vascos. Las fuentes arqueológicas. Ed. Txertoa. San Sebastián, 1999.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa