Megalitoaren fitxa
NAPALATZA
Datu zientifikoak
- Izena: NAPALATZA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Idiazabal
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Ataun-Burunda
- Koordenatuak WGS84(30T): 562830, 4757614
- Kokapena: Praalata mendiaren IEko sahietsaldean, Napalatza izenez ezagutzen den lekuan. Praalata-tumulua eta Aitxu-trikuharria 1.500 m. HEra daude.
Deskribapena:
13 m-ko diametroa eta gehienez 0,4 m-ko altueradun tumulu oso eraldatua duen trikuharri bat da. Erdialdean, zenbait harlauzen hondarrek osatutako ganbara bat dago esparru laukizuzen bat eratuz. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
A. Mujika eta J.A. Mujikak aurkitu zuten 1982an.
Ikerketa historia:
J.A. Mujikak industu zuen 1990an. Ikertzaile honen esanetan (Z.E., 1999: 39), indusketa hasi aurretik monumentua oso eraldatua zegoen bere harrien aprobetxamendua zela eta: horrela, ganbara osatzen zuten harlauzak (hauetakoren bat barrutik ziriekin) hautsita edo galduta zeuden, eta tumuluak sakonune nabarmenak zituen. Ondorengo egiturak antzeman ziren: '... ganbararen inguruko harzabalez eginiko eraztun erdizirkularra (...) eta erdialderako norabidea zuten harzabal erdi etzanak...' (Mujika, 1991: 84).
Bibliografia:
AGIRRE, J.; MORAZA, A.; MUJIKA, J.A.; OLAZABAL, A.: Idiazabalgo trikuharriak. Dólmenes de Idiazabal. Idiazabal: Idiazabalgo Udala, 1999.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
IRIARTE, M. J.: "El entorno arqueobotánico de la estación megalítica de Ataun-Burunda (Gipuzkoa). II. Los dólmenes de Unanabi y Napalatza (Idiazabal) y el túmulo de Txoritegi (Zerain)". Isturitz: Cuadernos de Prehistoria y Arqueología 10, 1999, pp. 247-258.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Napalatza (Idiazabal). Iª Campaña de excavaciones". Arkeoikuska 90, 1991, pp. 82-85.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.



