Megalitoaren fitxa

OINDOLAR I

Datu zientifikoak

  • Izena: OINDOLAR I
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Amasa-Villabona
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Belabieta
  • Koordenatuak WGS84(30T): 579884, 4782335
  • Kokapena: Oindolar mendiaren M-ko mazelan dagoen zelaigune batean, tontorreko erpin geodesikotik 75 m M-ra. Oindolar II trikuharria IM-ra dago, 45 m-ra eta Oindolar III trikuharria HE-ra dago, 21 m-ra.

Deskribapena:

11 m-ko diametroa eta 0,4 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean sakonune bat dauka, eta bertan bi harlauza datzate: bata 0,95 x 0,60 x 0,12 m-koa eta bestea, 0,95 x 0,55 x 0,20 m-koa. Iparraldeko arkuaren erdia mendi-bide batek suntsitua dago. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

I. Gazteluk aurkitu zuen 1991an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 270-276.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa