Megalitoaren fitxa

OINDOLAR II

Datu zientifikoak

  • Izena: OINDOLAR II
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Amasa-Villabona
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Belabieta
  • Koordenatuak WGS84(30T): 579853, 4782367
  • Kokapena: Oindolar mendiaren M-ko mazelan dagoen zelaigune batean, tontorreko erpin geodesikotik 120 m MIM-ra. Oindolar I trikuharria HE-ra dago, 45 m-ra eta Oindolar III trikuharria HE-ra dago, 66 m-ra.

Deskribapena:

9,5 m-ko diametroa eta 0,3 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean sakonune bat dauka, eta bertan bi harlauza paralelo daude: Iparraldekoena, oso meteorizatua, 1,40 x 0,15 x 0,25 m-koa da eta Hegoaldekoa, barrurantz kulunkatua, 0,75 x 0,10 x 0,20 m-koa. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

I. Gazteluk aurkitu zuen 1991an.

Ikerketa historia:

1991 eta 2002an, egitura gaineko eta inguruko zuhaitzen mozketa egin zen Aranzadi Zientzi Elkarteko urreko Arkeologia Sailaren kontrolpean.
2004an, Aranzadi Zientzi Elkarteko urreko Arkeologia Sailaren kontrolpean, oso meteorizatua zegoen harlauza nagusiaren sendotzea burutu zen.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 270-276.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa