Megalitoaren fitxa
OINDOLAR III
Datu zientifikoak
- Izena: OINDOLAR III
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Amasa-Villabona
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Belabieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 579894, 4782314
- Kokapena: Oindolar mendiaren M-ko mazelan dagoen zelaigune batean, tontorreko erpin geodesikotik 60 m M-ra. Oindolar I eta Oindolar II trikuharriak IM-ra daude, 21 m eta 66 m-ra.
Deskribapena:
Gutxi gorabehera 7 m-ko diametroa eta ia 0,4 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Ganbara, lerrokatutako eta Hegoekialdera kulunkatutako 4 harlauzaz eta hauei elkalrzutki, Iparmendebaldera kulunkatuta, gainjarritako 2 harlauzaz osaturik dago. Tumuluaren ertzetik 1,5 m Hegomendebaldera, Iparekialdera kulunkaturik, ia etzanda, 1,2 x 0,6 x 0,12 m-ko harlauza bat dago. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
I. Gazteluk aurkitu zuen 2001an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 270-276.



