Megalitoaren fitxa

OINDOLAR IV

Datu zientifikoak

  • Izena: OINDOLAR IV
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Amasa-Villabona
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Belabieta
  • Koordenatuak WGS84(30T): 580046, 4782464
  • Kokapena: Oindolar mendiaren hegalean, ordeka batean, gaiurretik 160 m IErantz. Oindolar I,II eta III trikuharriak IVtik 205 m, 215 m, eta 210 m HErantz kokatzen dira.

Deskribapena:

Ia 7 m-ko diametroa eta 0,4 m-ko altueradun tumulua duen trikuharri bat da. Erdialdean, neurrik txikiko harlauza eta blokeen artean, 50º-ko norabidea duen zutikako bloke bat nabarmentzen da. Ekialdeko arkuan, Iparekialdeko sektorean batez ere, tinkatutako harlauza txikiz osaturiko bi eraztun aurkitzen dira erditik kanpoalderantz. Monumentuaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako eta inguruetako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

I. Gaztelu eta I. Txintxurretak aurkitu zuten 2002an.

Bibliografia:

BARRERO, B.; MILLÁN, L.: Monumentos prehistóricos en Gipuzkoa-1. Edición propia. Donostia, 2014, p. 96.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 270-276.

Argazkiak

Kokapen-mapa