Megalitoaren fitxa
OLAIKO
Datu zientifikoak
- Izena: OLAIKO
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Donostia-San Sebastián
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Andatza
- Koordenatuak WGS84(30T): 577304, 4789227
- Kokapena: Olaiko Gañako izenez ezagutzen den tokian, Andatza mendiaren ekialdeko sahietsaldean. Arkutxa-trikuharria 400 m. Ekialderantz kokatzen da.
Deskribapena:
12 m-ko diametroa eta 1,15 m-ko altueradun tumulua dituen trikuharri bat da. Erdialdean 4 x 3 m zabal eta 0,7 m-ko sakonera duen sakonune bat dauka, zanga moduan Iparralderantz hedatzen dena. Ganbara izan zitekeenaren Hegomendebaldeko erpina osatuko luketen bi harlauza ikus daitezke. Hegoaldekoak 1,70 x 0,50 x 0,70 m-ko neurriak ditu eta Mendebaldekoak 0,50 x 0,20 x 0,10 m-koak. Ganbara 75º-tara norabideratua dago. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharrizkoak dira.
Aurkikuntza:
J. Argomanizek aurkitu zuen 1983an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 187-194.



